
Bilbon jaio zen 1853ko urtarrilaren 25an eta bere familiarekin bizi izan zen alde zaharrean. Sarriako Jesusen Bihotzaren eskolan ikasi zuen, Katalunian. 1892. urtean Juan Narciso de Olano y Picave ontzigilearekin ezkondu zen eta bi seme eduki zituen. 1873.urtean bere familiarekin Liverpoolera joan zen bigarren gerra karlista zela eta. Bertan hasi zen argazkilaritzarekin kontaktuan, aparailuak erosi zituen eta teknika ikasi zuen.
Bizkaira itzuli zirenean, eraiki berriko Pino jauregira bizitzera joan ziren, Begoñako basilikaren alboan eta bertoko sotoan jarri zuen bere tailerra.
Bere lana 40x107 mm-ko plaka estereoskopikoetan eginda dago, zuri-beltzean. Bere obraren 1.000 argazki kontserbatzen dira oraindik bere garaikideenak, bere garaiko gizartearen oso ondo antzeman daiteken irudiak.
Bere lana Euskal Museoan erakusketan baten izan zen orain dela 5 urte.
No hay comentarios:
Publicar un comentario