Nahiz eta Bilbotarrak antzerkira joateko ohitura oso antzinakoa izan, XIX. mendearen amaitzear zegoela eraiki zuten Bilbon lehenengo lokala. Bizilagun batzuen ekimenez eraiki zen Erronda kalean lehengo Bilboko coliseoa.
Urte batzuk geroago, 1834. urtean, bilbotarrak Bilboko benetako lehenengo antzerkia inauguratu zuten. Antzerki hura gaur egungo Arriaga antzokiaren lekuan zegoen, Bilboko Areatzan.
Baina 1886.an Bilboko lehen antzerkia bota egin zuten. Antzerkiak bi guda karlistak eta Bilboko setioa jasan zituen, baina jadanik ez zeukan tokirik industrializazioaren eta aurrerapenaren izenean hain arin hazten zegoen hirian.
Nolanahi ere, antzokia bota baino urte batzuk lehenago Antzoki berri bat eraikitzea itzartu zuten. Antzoki hau handiagoa izango zen, butaka gehiago izango zituen eta beheko solairua dendentzako utziko zen. Baina Bidebarrietako auzoak ez zeuden ados, haien ustez eraikinak kalera aire freskoa iristea eragotziko baitzuen, eta merkataritza eta ibaiko kaietarako oztopoa izango baitzen. Hori guztia konpontzeko, Joakin Rucoba eta Octavio Toledo arkitektoek kaia handitzea eta eraikina berriz orientatzea erabaki zuten.
1890ko maiatzaren 31n, arratsaldeko zortzietan, "Arriaga Antzokia" irekiera ospatzeko egingo zen antzerki lana ikusteko oihala igo zuten. Antzokia dagoeneko plazari jarritako izen berarekin (Juan Crisostomo de Arriaga bilbotar musikagilearen omenez) ezagutzen zen.
Lanek bost urte iraun zuten eta milioi bat kostatu zen, baina oso ondo uztartu ziren dekorazio klasikoa eta teknologia berria. Estrenaildirako Anilcare Ponchielliren Gioconda opera aukeratu zuten. Gainera, zaleek lehenengo emanaldiak etxetik entzun ahal izan zuten telefonoz, hamabost pezetaren truke.
Ireki zenetik, "lehen mailakotzat" jo zutenez gero, Bilbora une horretan Espainiako antzerkigintzan ari ziren antzezle eta konpainia garrantzitsuenak joan ziren. Antzokia sute bat, Gerra zibila eta 83ko uholdeak pairatu arren bere edertasuna mantentzen du, garaiko europar antzerki klasikoen adibide onenetariko bat izanez.
Arriagak gainera, toki ezin hobeago baten kokatuta dago, hiri zaharraren eta berriaren artean, ni hiriak lotuko balu lez, betiko hiria, dendarien eta merkatarien hiria, eta XX. mendeko hiria, hiri industrializatua, hiri kosmopolita. Eta hauen bien tartean, erdi-erdian, Areatzaren txoko baten agertzen da Bilbotarren altxorra eta arroa.
No hay comentarios:
Publicar un comentario