Abendua hasiko da eguaztenean, eta abenduarekin batera Gabonak ere. Kaletik ikus dezakeguz Txokolate eta txurro dendak. Temperaturak hozten doaz eta eskularru, bufanda, txando, beroki eta abarrek armairutik atera beharra dago. Dendetan gabonetarako gozokiak atera dituzte erakusleihotera eta telebistan opari eta jostailu iragarkiak daude minuturo.
Baina gaboank duen gauza politetariko bat hirien dekorazioa da eta horregatik aste honetan piztuko dira Bilboko gabonetako argiak. Eguazten arratzaldean Alde Zaharrekoak piztuko dira eta barikuan Bilbo osokoak. Baina krisia dela eta, pasadan urtean bezala 22.00rretan argiak amatatuko dira domekatik eguenera eta zertxobait geroago bariku, zapatu eta festa egunetan. Argiak %33 argi energia aurrestuko dute.
Alde zaharreko dendariak diru-laguntza handia eman dute argiak jarri ahal izateko eta horregatik Alkateak inauguratuko du gabon argiak. Baina argiak ez ezik, ikusleihoak ere apaindu dira Bilbotik zehar. Pasadan urtean lez Bilbotik zehar gabonetako zuhaitzak ere jarriko dira auzo guztietan zehar. Baina, aurreko 3 urteetan bezala El Corte Ingles-ek ez du bere Cortiland famatua jarri. Badirudienez Cortiland iraganeko gauza da, gure lobei konta dazekugun istorioa, gure haurtzaroaren haztarna edo gomuta besterik ez.