Gu biok, Eztizen eta Jon Erramun, blog hau sortu egin dogu Bilboren inguruan idazteko. Blog honetan gure hiriaren kulturari eta ohiturei lekua egingo deutzogu baita berri interesgarri edo deigarri batzuen buruz gure iritzia emateko. Espero dogu zuen gustokoa izatea.
Agur bero bat.
Eztizen eta Jon Erramun.
2010/10/28
Bilboko baldosak.
Bilboko kaleetatik ibili zaretenean zihur gaude baldosetan fijatu zaretela. Baldosa honek Bilbon bakarrik aurkitu ditzakezu Bilboko udaletxeak egiten dauzelako gero azalduko deutzuegun bezala.
Bilboko baldosak Bilboko udaletxeak diseinatu zituen 1942. urtean. Udaletxeak berak egiten zituen Mena kaleko lantegian. Hauek ur baldosa motakoak dira eta geroago burdinezko txirinekin gogortuak. Baldosa honek 200 gramo pisatzen dute eta 2 zentimetroko lodiera dute. Diseinua: Pertsona batzuek diseinua Bartzelonatik datorrela pentsatzen dute eta Gauditen izenagaz lotuta dagozela, azken hau ezin izan da erakutsi.
Horretariko asko zapaldu ditut bai :P
ResponderEliminarZorionak!, blog ederra egiten ari zarete, segi horrela! ;)