2010/11/04

ALONDEGIA


Gaur, azken urte honetan Bilbon amaitu diren proiektuetatik esanguratsuenetariko bati buruz hitz egingo dugu. Eraikin hori Bilboko Alondegia da, gaur zentro kultural interesgarria bihurtu dena.


1905ean, Ricardo Bastida gazteak Bilboko Zabalgunean alondegi berria eraikitzeko enkargua jaso zuen. Horregatik eraikin industriala, funtzionala eta aurreratua planeatu zuen. Estilo modernistakoa zen, Bastidak eraikin industrialetan oso gustukoa zuen estiloa, adreiluz eta hormigoi armatuaz eginda 1909an amaitu zuelarik. Hirurogeita hamarreko hamarkadan Errekaldeko alondegia eraiki zenean, Bastidaren alondegia erabilera barik geratu zen.

Momentu honetatik aurrera, Alondegia mila proiektuen protagonista izan zen. Hasiera batean, Bilboko Franco garaiko alkatesak eraikina bota gura izan zuen bertan etxebizitzak egiteko. Geroago, Gorordoren garaian Oteizak egindako kubo batez bete gura izan zuten baina proiektua baztertu egin zen.

Bilboko alondegia 1933. urtean.


1999.urtean Eusko Jaurlaritza Interes Kulturaleko Ondore izendatu zuten. Hortik aurrera, Azkuna udaletxera heldu zenean alondegiarentzako etorkizun baten bila hasi ziran eta Philippe Starck-en eskuz gaurko zentro Kulturala bihurtu da. Bertan dendak, erakusketa areto, zinema, Igerilekuak eta Mediateka izugarri bat daude.




Eraikinaren erabilera zein den azaltzea gatza da. Baina bai bere arkitektura eta diseñoarengatik baita bertan lantzen diren ekintza ezberdinegatik, ez da erreza izango Bilbotarrentzat eraikin hau berriz ere ahaztea.


                                                                                                                         Igerilekuaren bista atriotik

Bizkaiko zubia.

Nork ez du inoiz Bizkaiko zubia begiratu? Zer dakizu bere historiari buruz? Hemen ipintzen dizuegu bere historiari buruzko datu batzuk.


 Duela 112 urte, 1893ko uztailaren 28an, Bizkaia Zubia inauguratu zen, herritarren artean "Puente Colgante", "Portugaleteko Zubia" edo, besterik gabe, "Transbordadorea" deritzona.
 Bizkaia Zubia Ibaizabal ibaiaren ahoan ("Bilboko itsasadarrean") kokaturiko garraio-azpiegitura da, Bilboko estuario nabigagarria XIX. mendera arte  itsasora irekitzen zen gunean kokatua.  Bizkaia Zubia bidesaripeko transbordadore-zubia da, eite guztiz funtzionala eta erabilgarria duena, estetika inola ere bilatu gabe, paradoxikoki, ezin ederragoa. Ekimen pribatuak sortu, diseinatu eta eraiki zuen 1887 eta 1893 urteen artean, bere burdinazko gorputz eskergaren bitartez Portugalete eta Getxo udalerrietako gaur egungo hiri-lurzoru biak elkartzeko. 

 

 Bizkaia Zubia zubi eseki transbordadorea da, garai bateko burdina-mea garraiatzeko aire-tranbien jarraitzailea. Metalezko egitura du, errematxatutako 51 metroko lau sareta-dorrek eusten dutena, kable bidez tenkaturikoak eta binaka lotuak. Bi dorre-bikote horien artean, ertzetik ertzera, kable parabolikoak hedatzen dira, eta kableetatik zintzilik 160 metroko taula, urazaletik 45 metroko altueran itsasgoran Taulatik gurdi mekaniko bat lerratzen da, nabigazioan enbarazurik ez egiteko moduan, eta gurditik zintzilik plataforma bat, ontzitxoa alegia, ibaiertzaren mailan, dozena bat auto eta berrehun pertsona garraia ditzakeena batetik bestera. Tresna mugikor honek bi ibaiertzak lotzen ditu, gau eta egun etenik gabe modu jarraian. Zubiak ia sei milioi bidaiari garraiatzen ditu urtean eta 24 orduz egunean eta 365 egunez urtean jarduten du lanean etenik gabe.

Artxandako funikularra.

 Bilbo hiria eta Artxanda menditontorra lotzeko eraiki zen. Artxanda mendiak 300 metro altuera du eta funikularrak 750 metroko ibilbidea egiten du, %47rainoko malda gaindituz. 1912an hasi ziren eraikitze lanak, arduraduna Pedro Guimon arkitektoa izan zelarik. Obraren emakidadunak Evaristo eta Rufino San Martín izan ziren eta Administrazio Kontseiluaren buru Marcelino Ibañez de Betolaza. Tontorrean jatetxe bat eraiki zuten eta jolas parke bat ere. 1979ko maiatzak Bilboko udalak berreraikitze lanei ekin zion, azken aurrerapen teknikoak erabiliz. 1983an berriz hasi zen ibiltzen, hiru minututan Bilbo eta Artxanda lotuz.

2010/11/03

Zubizuri.



 Zubizuri Bilboko oinetakoentzako zubi bat da, Santiago Calatrava arkitektu balentziarrak diseinatua. Bilboko itsasadarraren gainean eraikia, Uribitarte eta Campo Bolantin lotzen ditu.

 Lanak 1990. urtean hasi ziren eta 1997ko maiatzaren 30ean inauguratu zuten. Calatrava Zubi hau egiteko bela untzi baten oinarritu zen. Altzairua eta Kristala
erabili zuen hau eraikitzeko.

 Sarbide moduan, plataforma bi ditu, bakoitzak eskailerak eta aldapa bat dituenak. Zubiaren zorua kritalezkoa da. Hasieran arkitektoak zoru hori gardena izatea nahi izan zuen, baina azkenean kristal opakoa erabili zuten.  Neguko goiz hotz batzuetan zubia itxi beharra egoten da, kristala izoztu eta bertatik igarotzea arriskutsua izaten delako.

San Mames.

  • 1913ko urtarrilaren 20an San Mames eraikitzeko lanarik ekin zioten, 10.000 ikusle satzeko modukoa.
  • 8 hilabete geroago lanak amaitu ziren. Honetan 89.061 peseta eta 92 zentimo eralgi zuten.
  • 1913ko abuztuaren 21ean San Mames inauguratu zuten Racingaren kontrako partidu baten (1-1), partidu hau Alfonso XIIIak nagusitu zuen. San Mamesen gola sartu zuen lehenengo jokalaria Pichichi izan zen.
  • 1924. urtean alboko mailak handiagotu ziren eta gaur eguneko hegoaldeko tribuna eraiki zuten.
  • 1953. urtean arkua dagoen tribuna inauguratu zuten.
  • 1961. urtean Miserikordiako tribuna eraiki zuten.
  • 1972. urtean ekialdeko tribuna eraiki zuten.
  • 1982an mundu kopako egoitza izan zen. Partidu honeetan D taldeko partiduak jokatu ziren. Ingalaterra, Frantzia, Txekoslobakia eta Kuwait taldeak zirelarik.
 Gaur egun San Mamesen 40.000 pertsona sartzen dira eta 103x68 metroko lurra du estadio honek.  Estatuko estadio bakarra da non lehenengo dibisioko partida guztiak jokatu diren.

2010/11/02

ARRIAGA ANTZOKIA

Nahiz eta Bilbotarrak antzerkira joateko ohitura  oso antzinakoa izan, XIX. mendearen amaitzear zegoela eraiki zuten Bilbon lehenengo lokala. Bizilagun batzuen ekimenez eraiki zen Erronda kalean lehengo Bilboko coliseoa.


Urte batzuk geroago, 1834. urtean, bilbotarrak  Bilboko benetako lehenengo antzerkia inauguratu zuten. Antzerki hura gaur egungo Arriaga antzokiaren lekuan zegoen, Bilboko Areatzan.

Baina 1886.an Bilboko lehen antzerkia bota egin zuten. Antzerkiak bi guda karlistak eta Bilboko setioa jasan zituen, baina jadanik ez zeukan tokirik industrializazioaren eta aurrerapenaren izenean hain arin hazten zegoen hirian.

Nolanahi ere, antzokia bota baino urte batzuk lehenago Antzoki berri bat eraikitzea itzartu zuten. Antzoki hau handiagoa izango zen, butaka gehiago izango zituen eta beheko solairua dendentzako utziko zen. Baina Bidebarrietako auzoak ez zeuden ados, haien ustez eraikinak kalera aire freskoa iristea eragotziko baitzuen, eta merkataritza eta ibaiko kaietarako oztopoa izango baitzen. Hori guztia konpontzeko, Joakin Rucoba eta Octavio Toledo arkitektoek kaia handitzea eta eraikina berriz orientatzea erabaki zuten.

1890ko maiatzaren 31n, arratsaldeko zortzietan, "Arriaga Antzokia" irekiera ospatzeko egingo zen antzerki lana ikusteko oihala igo zuten. Antzokia dagoeneko plazari jarritako izen berarekin (Juan Crisostomo de Arriaga bilbotar musikagilearen omenez) ezagutzen zen.

Lanek bost urte iraun zuten eta milioi bat kostatu zen, baina oso ondo uztartu ziren dekorazio klasikoa eta teknologia berria. Estrenaildirako Anilcare Ponchielliren Gioconda opera aukeratu zuten. Gainera, zaleek lehenengo emanaldiak etxetik entzun ahal izan zuten telefonoz, hamabost pezetaren truke.

Ireki zenetik, "lehen mailakotzat" jo zutenez gero, Bilbora une horretan Espainiako antzerkigintzan ari ziren antzezle eta konpainia garrantzitsuenak joan ziren. Antzokia sute bat, Gerra zibila eta 83ko uholdeak pairatu arren bere edertasuna mantentzen du, garaiko europar antzerki klasikoen adibide onenetariko bat izanez.



Arriagak gainera, toki ezin hobeago baten kokatuta dago, hiri zaharraren eta berriaren artean, ni hiriak lotuko balu lez, betiko hiria, dendarien eta merkatarien hiria, eta XX. mendeko hiria, hiri industrializatua, hiri kosmopolita. Eta hauen bien tartean, erdi-erdian, Areatzaren txoko baten agertzen da Bilbotarren altxorra eta arroa.