Zihur gaude zuen txikitako pasteltxo guztokoen artean Karolina, Gurin opila edo Arroz tarta daudela. Baina zuek badakizue aingeru batek sortuta diruditen gozopil hauen egilea Bilbotarra zela? Kanpora noizbait joan zaretenok, gozikitegi batera sartu bazarete seguru harritu zaituztela bertan ez ikustea hain postre gozoak, eta bertako jendea hauetaz ezer ez jakitea. Zelan bizi daitezke gozoki harrigarri hauek probatu barik? Horren erantzuna ez baldin badogu ere, gure gozki hoberenei eskainitako gure lehenengo sarrera hauxe da:
Karolina.
Dirudienez, hostopilez egindako tartaleta ospetsua Bilboko pastelgile batek sortua da orain dela mende bat baino gehiago. Honek bere alaba gozo honekin arritu gure zuen.
Gozogileak pasteltxoaren oinarri lez merengea erabiltzea erabaki zuen, bere alabatxoaren gozoki gustokoa baitzen; eta horregaitik Carolina izena ipini zion.
Bazkalburuko hau oso polita zen baina jateko zaila. Neskatoari lana errezteko pastelgileak aparra jarri zuen pastel kremazko hostopilaren gainean eta arrautzezko eta txokolatezko xafla batekin apainduz.
Huek dira hain famatu bihurtu diren Karolinoak.
Hona hemen gozogintzak eman duen postrerik gozoenetarikoen errezeta:
Osagaiak:
- 500 gramo pastel krema
- 3 gorringo
- 100 gramo hornidura
- Kilo bat merenge
Zelan egin?
· Moldeak forratu eta pastel krema moldearen erdirarte jarri.
- Labean sartu 220 gradutan 20 minutoz
Hoztu eta merengearekin bete.
- Amaitzeko, atzamar puntarekin arrautzezko eta txokolatezko bi xafla irudikatu merengearen gainan.
Karolinoa Bilboko 2009ko Aratusteen irudia izan zen.
Nork jan ahalko du tamaina honetako tarta bat?