
Gaur gure hiriak eman duen musikagile honenari, Juan Crisostomo Arriagatarri, homenalditxoa egingo diogu. Hogei urterekin hil bazen ere bere lana oso ona da oso gazte hasi zelako konposatzen, 11. urterekin bere lehengo opera, horregatik euskal Mozarta ezizenarekin da ezaguna.
Juan Crisostomo Arriaga Baltzola 1806ko urtarrilaren 27an jaio zen Bilboko Somera kaleko 12.ean. Bertan jaiotze hau gogorarazten duen plaka bat ikus daiteke. Bere aitak, Juan Simón de Arriagak, Berriatuan organojle izandakoa, erakutsi zion hasiera batean musika. Bere talentua ikusirik, Faustino Sanz-en (garaiko biolinista ezaguna) ikasle izatera iritsi zen eta hamaika urterekin konposatzen eta Bilboko musika elkarteetan jotzen hasi zen.

15 urte zituela Pariseko
École Royal de Musique et Declamationen (Parisko kontserbatorioa) biolina Pierre Baillot-ekin, harmonia François-Joseph Fétis-ekin eta kontrapuntua Luigi Cherubini irakasle zuela ikasten hasi zen. Kontserbatorioan 4 urtez egon zen matrikulatuta eta bertako aktetan gordetzen dira Juan Crisostomo de Arriagaren kalifikazio eta haren lanaren inguruko komentarioak.
20 urte betetzeko egun gutxi falta zirela, 1826 urtarrilaren 16an hil zen Juan Crisóstomo de Arriaga, dirudienez birikietako gaitz batek jota.
1977 urtetik aurrera Parisko Saint Honoré kaleko 314.eko atetzarraren ateburuan heriotza hori gogorarazten duen oroigarri bat dago.
Bere omenez Bilbon eraikitako antzokiari Arriaga izena jarri zitzaion eta monumentu bat altxatu zen bere homenez Arte Ederretako Museoan Musa Melpomene izenekoa.