
Juan Crisostomo Arriaga Baltzola 1806ko urtarrilaren 27an jaio zen Bilboko Somera kaleko 12.ean. Bertan jaiotze hau gogorarazten duen plaka bat ikus daiteke. Bere aitak, Juan Simón de Arriagak, Berriatuan organojle izandakoa, erakutsi zion hasiera batean musika. Bere talentua ikusirik, Faustino Sanz-en (garaiko biolinista ezaguna) ikasle izatera iritsi zen eta hamaika urterekin konposatzen eta Bilboko musika elkarteetan jotzen hasi zen.

20 urte betetzeko egun gutxi falta zirela, 1826 urtarrilaren 16an hil zen Juan Crisóstomo de Arriaga, dirudienez birikietako gaitz batek jota.
1977 urtetik aurrera Parisko Saint Honoré kaleko 314.eko atetzarraren ateburuan heriotza hori gogorarazten duen oroigarri bat dago.
Bere omenez Bilbon eraikitako antzokiari Arriaga izena jarri zitzaion eta monumentu bat altxatu zen bere homenez Arte Ederretako Museoan Musa Melpomene izenekoa.
No hay comentarios:
Publicar un comentario