2010/11/29

Erriberako merkatua.

 Erriberako merkatua Bilbon aurkitu dezakezu eta merkatua dagoen plaza bat da. Nerbioi ertzaren eskuineko aldean kokatuta dago eta Alde Zaharraren ondoan. 10.000 metro karratuko gainazala du eta Europako merkatu estalirik handiena da.

 Merkatu honen barruko aldean produktuak saltzen dituzte eta oso kalitate onekoak gainera. Hiru solairu ezberdinetan banatuta dago, hau izango zen solairuen banaketa:
  • Beheko solairua: Solairu honetan arraindegiari dagokion edozein produktu aurkitu dezakezu.
  • Lehenengo solairua: Solairu honetan okelari dagokion edozein produktu aurkitu dezakezu
  • Bigarren solairua: Solairu honetan fruta eta barazkiei dagokien hainbat produktu aurkitu ditzakezu.




    GOBONAK ASTE HOBETAN HELDUKO DIRA BILBORA!!!!

    Abendua hasiko da eguaztenean, eta abenduarekin batera Gabonak ere. Kaletik ikus dezakeguz Txokolate eta txurro dendak. Temperaturak hozten doaz eta eskularru, bufanda, txando, beroki eta abarrek armairutik atera beharra dago.  Dendetan gabonetarako gozokiak atera dituzte erakusleihotera eta telebistan opari eta jostailu iragarkiak daude minuturo.
     Baina gaboank duen gauza politetariko bat hirien dekorazioa da eta horregatik aste honetan piztuko dira Bilboko gabonetako argiak. Eguazten arratzaldean Alde Zaharrekoak piztuko dira eta barikuan Bilbo osokoak. Baina krisia dela eta, pasadan urtean bezala 22.00rretan argiak amatatuko dira domekatik eguenera eta zertxobait geroago bariku, zapatu eta festa egunetan. Argiak %33 argi energia aurrestuko dute.

    Alde zaharreko dendariak diru-laguntza handia eman dute argiak jarri ahal izateko eta horregatik Alkateak inauguratuko du gabon argiak. Baina argiak ez ezik, ikusleihoak ere apaindu dira Bilbotik zehar. Pasadan urtean lez Bilbotik zehar gabonetako zuhaitzak ere jarriko dira auzo guztietan zehar. Baina, aurreko 3 urteetan bezala El Corte Ingles-ek ez du bere Cortiland famatua jarri. Badirudienez Cortiland iraganeko gauza da, gure lobei konta dazekugun istorioa, gure haurtzaroaren haztarna edo gomuta besterik ez.

    2010/11/26

    ZEIN DA ZURE BILBOKO TXOKORIK GUSTOKOENA?

    Horain dela egun batzuk galdera bat egin genizuen eta inkesta itzi egin dogunez hona hemen zuen botoei esker lortu doguzan emaitzak:

    -Alde Zaharra da zuen Bilboko txokorik gustokoena, horregatik % 50 autagai hau aukeratu duzue.
    -Bigarren postuan, Abandoibarra geratu da % 25arekin.

     

    -Hirugarren eta Laugarren postuetan, enpate geratu dira Kasilda Iturrizarren parkea eta zabalgunea.

    ARRIAGAREN MUSA



    Mepomene edo Arriagaren musa izenez esagutzen den monumentu hau Bilboko Arte Ederretako museoaren berneko patioan dago. 1905. urtean Bilboko udaletxeak Arriagarentzako monumentu bat egitea erabaki zuten bere jaiotzaren 100 urteak ospatzeko. Lehiaketa honetara hainbat artistek izena eman zuten horien artean Nemesio Mogrobejo eta Higinio Basterra zeuden baina azkenean Francisco Durriok irabazi zuen.

    Azkenean Durrioren jarraitzaile zen Valentín Dueñas amaitu zuen. Hasikeran Campo Volantin pasalekuan jarri zuren baina geroago Arte Ederretako Museoara eraman zute.
     1945. urtean La Gaceta Del Norte, garaiko erregimen Frakistaren ideiekin bat eginez, monumetu honen aurka itzelesko kanpainia edin zuen bilusik egotea pekatua baitzen. Soto baten alde batera utzi zuten eta berri bat egin zen leku berean egoteko.  Musa berri hau  Enrique Barrosek egin zuen, bestearen bezala zen baina hau jantzita zegoen.  70. eko hamarkadan hasierako musa bere lekura bueltatu zuten eta jantzita zegoena gorde zuten. Orain dela urte batzuk Uribitarte kalean jarri den iturri baten erdialdean kokatu da, horrela arriaga bi musa badaukoz.

    "El Consorcio" Begoñako Hermadadearen ohoresko anai izendatuko dute.

    Begoñako Hermandadea Bilboko "El Consorcio" musika talde ospetsuari ohoresko anaia izendatuko du datorren barikuan arratzaldeko 8.30etan. Horrela Uranga familiak ohorezko titulo hau lortuko du beste pertsonalitate famutu duten lez, Luis Del Olmo, kazetaria; Telmo Zarra, kirolaria; Alejandro Etxebarria edo Isidro Elexgarai.

    Hermandadearen hitzetan "faimilia izaera prioritario bat lez defendatzea eta euskal errealitatea mundu guztitik garraiatzeagatik merezi du ohore hau."

    Ekitaldian domina ere beste 15 cofrade lortuko dute eta Mirian Cepeda, Begoñako Basilikaren organigile ofiziala joko du Iñigo Revilla tenore gaztearen aotsarekin batera zeremonia alaituko dute. Ospakizuna amaitzean ohorezko agurra datzuko zeie cofrade berrie.

    2010/11/25

    ARRIAGA MUSIKAGILE HANDIA

    Gaur gure hiriak eman duen musikagile honenari, Juan Crisostomo Arriagatarri, homenalditxoa egingo diogu. Hogei urterekin hil bazen ere bere lana oso ona da oso gazte hasi zelako konposatzen, 11. urterekin bere lehengo opera, horregatik euskal Mozarta ezizenarekin da ezaguna.

    Juan Crisostomo Arriaga Baltzola 1806ko urtarrilaren 27an jaio zen Bilboko Somera kaleko 12.ean. Bertan jaiotze hau gogorarazten duen plaka bat ikus daiteke. Bere aitak, Juan Simón de Arriagak, Berriatuan organojle izandakoa,  erakutsi zion hasiera batean musika. Bere talentua ikusirik, Faustino Sanz-en (garaiko biolinista ezaguna) ikasle izatera iritsi zen eta hamaika urterekin konposatzen eta Bilboko musika elkarteetan jotzen hasi zen.
    15 urte zituela Pariseko École Royal de Musique et Declamationen (Parisko kontserbatorioa) biolina Pierre Baillot-ekin, harmonia François-Joseph Fétis-ekin eta kontrapuntua Luigi Cherubini irakasle zuela ikasten hasi zen. Kontserbatorioan 4 urtez egon zen matrikulatuta eta bertako aktetan gordetzen dira Juan Crisostomo de Arriagaren kalifikazio eta haren lanaren inguruko komentarioak.
    20 urte betetzeko egun gutxi falta zirela, 1826 urtarrilaren 16an hil zen Juan Crisóstomo de Arriaga, dirudienez birikietako gaitz batek jota.
    1977 urtetik aurrera Parisko Saint Honoré kaleko 314.eko atetzarraren ateburuan heriotza hori gogorarazten duen oroigarri bat dago.
    Bere omenez Bilbon eraikitako antzokiari Arriaga izena jarri zitzaion eta monumentu bat altxatu zen bere homenez Arte Ederretako Museoan Musa Melpomene izenekoa.

     


    2010/11/24

    ERREPRODUKZIO MUSEO 80 URTE BETE DITU.

    Bilboko Erreprodukzio Museoa, Europako eta Munduko museo onenetariko bat, 80urte beteko ditu 2010eko azkeneko hilabetetan. Honelako museo bat sortzeko idea 20. hamarkadan bazegoen ere 1930. urteko azkeneko hilabetetara itxaron behar izan zen priektu hau egia bihurtu zedin.

    Hau aitzaki lez eta bere egoitz berrian lau urte daramala ospatzeko galeriaren arduradunak ekintza ezberdinak prestatu dute urtean zehar aukerzten daudezanak gehituta. Bihar hasiko da Berre-click artea erakusketa.  Bertan ikusi al izango dira munduko arte lan garrantzitsuenak o 14 metro karratuko azalera duen Bilboko maketa batean Playmovil panpin ospetsua protagonista dela.


    Erakusketekin batera lehiaketa ezberdinak ere egongo dira. Horietako bat ospin sorpresena izango da, ospil baloitzak Sixtina kapelaren irudiaren zati txiki bat izango du eta horrela irudia osa eraiki ahal izango da. Hamar urteko umeak marrazki lehiaketa baten parte hartu ahal izango dute Playmovil kutxa edo marrazketarako estutxeak irabazi ahal izango dute.

    2010/11/23

    Herri krosa.

     Herri krosa orain dela 23 urte sortu zen, bere hasieratik alternatiba desberdin eta kurioso bat bezala aurkeztu zuten. Lehiaketa honetan parte hartu ostean garaile ateratzen ez bazara ere garailetzat hartu al dozu zure burua, lehiaketa honeten parte hartzen duten guztiak garaileak direlako.

     Herri krosean parte hartzen duten pertsona batzuek beste guztien aurka jolasten dute, beste batzuek bere lagunen kontra eta beste batzuk ez dira inoren kontra lehiatzen.


     Urte guzti honen ostean lehiaketa hau antolatzen duten pertsonak lehiaketa egin eta gero pertsonek duten betetasunaz konturatu dira, pertsonak bere izerdi eta arnasusteekin egun honetan Bilboko kaleak betetzen dituzte.

    2010/11/19

    Arrainak Bilboko Itsasadarrean



    Aditu talde batek 13 espezie berri aurkitu dira Bilboko itsasadarrean urria eginiko ikerketa baten ostean. Zortzi pertsonez osatutako taldea itsas biologo, kimikari edo itsas zientifiko barne, adierazi duten lez, ikerketa hauek 2002.urtean hasi zirenetik lortutako daturik onena dira. Ikertzaile taldearen buru dioenez lez: Nork pentsatuko luke 1990. urtean itsasadarrean lupia edo izkirarik aurkituto zituzkeela? Eskerrak eman behar diogu bai Bilboko Udaletxeari bai ibai deskontaminatzen ari diren instituzio guztiei. Badakizue joan hartu kanabera eta joan gaitez arrantzatzera!!!!

    BILBANIC



    Hona hemen, interneten, berri interesgarriren bat arrantzatzeko asmoz aurkitu nuen bideoa. Superprodukzio honen trailerran ikusi dezakegunez, lan honen egileak Titanic itsasontzia Bilboko Euskalduna ontzitegian egin izan bazuten ez zela hondoratuko defendatzen du. Ideia nagusia Jorge Wintersena da eta Txemi del Olmo egile dugu. Gustoko izatea espero dugu!!!!


    2010/11/18

    SANTO TOMAS EGUNA

    Bilbotarren egutegian, abendu aldera, data garrantzitsu bat. Hila horren 21ean Santo Tomas eguna ospatzen da. Egun honetan Bilbo Bizkaia osoko jendearekin betetzen da.
    Tradizionalki, data honetan baserritarrak Bilbora etortzen ziren bere produktuak saltzeko gabonak zirela eta. Hasikeran, Bilboko merkatuko plazan ospatzen zen, gero Enparantza Berrira aldatu egin zen eta gaur egun, hainbat salmenta posturi lekua emateko areatzako parkera hedatu da.

    Merkatu honetan, Bizkaiko baserri produktu hoberenak erosteko aukera ezin hobea da gabon afari on bat prestatzeko nahia daukagu. Produktu batzuk dastatu daitezke eta gure kulturari buruz zerbait gehiago ikasteko aukera ematen deusku.

    Badakizue, datorren abenduaren 21an pasa zaitezte Bilbotik!!!



    2010/11/17

    Eulalia Abaitua, Bilboko argazkilaria.



     Bilbotarrok badaukagu gure hiriaz arro sentitzeko beste arrazoi bat, lehenetariko emakume argazkilaria, Eulalia Abaitua, Bilboko baita.
    Bilbon jaio zen 1853ko urtarrilaren 25an eta bere familiarekin bizi izan zen alde zaharrean. Sarriako Jesusen Bihotzaren eskolan ikasi zuen, Katalunian. 1892. urtean Juan Narciso de Olano y Picave ontzigilearekin ezkondu zen eta bi seme eduki zituen. 1873.urtean bere familiarekin Liverpoolera joan zen bigarren gerra karlista zela eta. Bertan hasi zen argazkilaritzarekin kontaktuan, aparailuak erosi zituen eta teknika ikasi zuen.

    Bizkaira itzuli zirenean, eraiki berriko Pino jauregira bizitzera joan ziren, Begoñako basilikaren alboan eta bertoko sotoan jarri zuen bere tailerra.

    1943.ko irailaren 16an hila egin zen, 90 urte zituela eta familiaren panteoian lurperatu zuten Begoñako Hilerrian.

    Bere lana 40x107 mm-ko plaka estereoskopikoetan eginda dago, zuri-beltzean. Bere obraren 1.000 argazki kontserbatzen dira oraindik bere garaikideenak, bere garaiko gizartearen oso ondo antzeman daiteken  irudiak.

    Ezin da uka, emakume honen lana garai horretako bizimoduaren lekuko garrantzitsua dela. Bertan hiriko eta lan eremuko bizitza agertzen da. Gure herriko garaiko festa eta ohiturak aztertzen laguntzen gaitu bere protagonista handiena emakumeak eta bere beharrak izanda.

    Bere lana Euskal Museoan erakusketan baten izan zen orain dela 5 urte.

    2010/11/16

    Campos Eliseos antzokia.

     Campos Eliseos antzokia Bilboko Art Noveau eraikin ederrenetarikoa da, Parisko Théâtre des Champs-Élyséesaren izen bera daukana. Zabalgunean egonda, Bertendona kalean (Abando) XX. mendeko hasieran eraiki zuten "Campos Elíseos" izen herrikoia zeukan zelaigune batean, aisildirako erabilitakoa. Halaber, "La Bombonera de Bertendona" izena eman zioten gazteleraz.

     Antzoki honek dituen ezaugarriak honek dira:
    Antzoki hau 1902an inauguratu zuten, Art noveau estilodun atari paregabearekin, eta haren egileak Alfredo Acebal eta Jean Baptiste Darroquy arkitektoak izan ziren. Garai hartan, Arriaga antzokia, Basurtoko ospitalea, hiriko zubi gehienak bai eta Bizkaiko zubia ere eraiki zituzten.
    Arriagakoa baino altuagoa, 800 ikusle-entzuleentzako lekua zeukan, besaulki-patioa, bi anfiteatro eta galeria ("paradisu") batekin.

     Eraberritzea:
    Hamarkada askotako antzezlan eta zine eman 2002an Bilboko aldien ondoren, udalak eraikinaren kontserbazio maila aztertu eta erabateko berrizte proiektua hastea erabaki zuen. Lanak hiru urte beranduago hasi ziren SGAEk zuzendutako egitasmoaren bitartez. Lanak lau urte beranduago amaitu zituzten 2009an, barrualdea erabat berriztu eta kanpoaldeko fatxada mantendu dira.
     



    Hainbat berriztatze fase eduki izan ditu historian zehar eta, hainbat urtez gutxi erabilia egon ondoren, 2004 an ekin zioten azken zaharberritzeari. Monumentutzat izendatu dute.

    2010/11/15

    Bilboko Aste Nagusia.

     40 urte baino gutxiago duten pertsonentzako Aste Nagusia betidanik egon den jai bat izan da. 1977. urtea baino atzerago dagozen urteak Bilbo desertu antzeko bat izaten zen, jendeak oporrak hartzen zituelako eta etxean ez zelako inor gelditzen.

     Hilabete honetan (abuztua) Aste Nagusia deitutako jai batzuk ospatu nahi zituzten, eta azkenean ospatzea erabaki zuten. Jai honek ez ziren oso entzutetzuak , prentsak ez zuen honen berri ematen eta kaleetatik zehar kartel txiki batzuk jartzen zituzten jaietan egongo zen programazioari buruz, eta barrakak oso urrun jartzen zituzten.

     Hona hemen Bilboko Aste Nagusietako kartel batzuk jarriko deutzueguz:

    2007. urteko kartela:



















    2008. urteko kartela:













    2010. urteko kartela:                             

    2009. urteko kartela:

    2010/11/11


    BILBO, ATZO ETA GAUR

    Bilbo etengabe hazten dagoen hiria da eta horregatik eraikin asko berriago batzuentzat lekua eman behar izan dute,batzuetan txarregarako eta beste batzuetan hobereako. Hona Hemen adibide batzuk:


    INADUTXUKO KARMEN ELIZA:
     .
    LEHEN:


    
    
    ORAIN
    


           INGELESEN LANDA

    LEHEN:


     
    ORAIN
    


    MOYUA ENPARANTZA


    LEHEN,
       

    ORAIN


    ISOSAKI ATEA

    LEHEN



    ORAIN:


    LA RESIDENCIA ELEISA:

    LEHEN:





    ORAIN.