Gu biok, Eztizen eta Jon Erramun, blog hau sortu egin dogu Bilboren inguruan idazteko. Blog honetan gure hiriaren kulturari eta ohiturei lekua egingo deutzogu baita berri interesgarri edo deigarri batzuen buruz gure iritzia emateko. Espero dogu zuen gustokoa izatea.
Agur bero bat.
Eztizen eta Jon Erramun.
2010/11/04
Artxandako funikularra.
Bilbo hiria eta Artxanda menditontorra lotzeko eraiki zen. Artxanda mendiak 300 metro altuera du eta funikularrak 750 metroko ibilbidea egiten du, %47rainoko malda gaindituz. 1912an hasi ziren eraikitze lanak, arduraduna Pedro Guimon arkitektoa izan zelarik. Obraren emakidadunak Evaristo eta Rufino San Martín izan ziren eta Administrazio Kontseiluaren buru Marcelino Ibañez de Betolaza. Tontorrean jatetxe bat eraiki zuten eta jolas parke bat ere. 1979ko maiatzak Bilboko udalak berreraikitze lanei ekin zion, azken aurrerapen teknikoak erabiliz. 1983an berriz hasi zen ibiltzen, hiru minututan Bilbo eta Artxanda lotuz.
No hay comentarios:
Publicar un comentario